XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez du axolarik izango ezta erabiltzen duten hizkuntza gramatikalki zuzena edo okerra izateak ere.

Ihardueraren xede nagusia da, ikasleek ahalik eta erarik eraginkorrenean erabil dezatela dakiten hizkuntza esanahiak ulerterazteko.

Mementuko egoeraren eskakizun komunikatiboei aurre egiten dieten ala ez kontutan hartuz neurtzen da bereziki ihardueraren arrakasta.

Funtzionalki eraginkorrak izatea azpimarratze hau dela eta, mota honetako iharduerei komunikazio funtzionaleko iharduerak deitzen zaie.

Laugarren kapituluan diskutituko dira.

Elkarrekintza sozialeko iharduerak
Lehen kapituluan ikusi dugu, bestalde, trebetasun komunikatiboaren beste alderdi garrantzitsu bat hizkuntz forma desberdinen esanahi soziala esanahi funtzionala bezalaxe kontutan hartzeko ahalmena dela.

Hiztun konpetenteak ez du funtzionalki eraginkorra bakarrik den hizkera aukeratzen, baizik eta bera dagoen egoera sozialari dagokiona ere bai.

Komunikazioaren alderdi soziala funtzionala bezainbat azpimarratzen duten komunikazio-iharduerak asma ditzakegu.

Ikasleek esanahiak eraginkorki adieraztea dute helburutzat oraindik ere, baina elkarrekintza gertatzen den ingurune sozialean arreta gehiago jarri behar dute.

Ikasgelako mugapenak direla eta, simulazioa eta rol-jokoa bestela gerta litezkeen harreman eta egoera sozialen barietatea baino zabalagoa sortzeko teknika garrantzitsuak dira orain.

Arrakasta ez da hizkuntzaren eragin funtzionalaren arabera soilik neurtzen orain, baizik eta erabiltzen diren formen onargarritasunaren arabera ere bai.

Ikaskuntzaren hasierako faseetan onargarritasuna gramatikan eta ebakeran arrazoizko zehaztasun-maila bat baino askoz gehiago ez du esan nahi.

Geroago, egoera sozial konkretuei dagokien gero eta hizkuntza egokiagoa hitzegitera joko da.

Mota honetako iharduerei elkarrekintza sozialeko iharduerak deitzen zaie.

Bostgarren kapituluan diskutituko ditugu.

Iharduera komunikatibo eta prekomunikatiboen arteko hasierako bereizketarentzat bezala, ohar garrantzitsu bat egin behar dut.

Hemen ere ez gara banaketa zorrotza bilatzen ari, enfasi-diferentziak baizik.

Esanahietan zentratzea bezala, hizkuntz formen onargarritasun sozialarekiko arretarena ez da zuri edo beltz nahitanahiez, maila desberdinak egotearen kontua baizik.